Picture of author.

Uxue Alberdi

Author of JENISJOPLIN

13 Works 26 Members 12 Reviews

About the Author

Image credit: Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria. Argazkia: Conny Beyreuther. De Conny Beyreuther - https://www.flickr.com/photos/donostiakultura/36328695145/in/album-7215766375406..., CC BY-SA 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=61440116

Works by Uxue Alberdi

Tagged

Common Knowledge

There is no Common Knowledge data for this author yet. You can help.

Members

Reviews

Amaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Haren arrastoaren atzetik abiatuko da Amaia, bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorio honetan.
 
Flagged
bibliotecayamaguchi | Oct 31, 2023 |
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu LISIPEren bosgarren ale honetan. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik era norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita era praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo. Hala adieraziko dute elkarrizketatuek.

Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, Alberdik bikain argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.… (more)
 
Flagged
bibliotecayamaguchi | Oct 28, 2020 |
Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.
… (more)
 
Flagged
bibliotecayamaguchi | Oct 28, 2020 |
Lotara joaterakoan haurrei irakurtzeko ipuinak, poemak, jolasak, egitura erritmikoak eta askoz ere gehiago, historia bizi goxoak kontatzen dituzten irudi eder koloretsuez apainduak.
 
Flagged
bibliotecayamaguchi | Dec 19, 2019 |

Statistics

Works
13
Members
26
Popularity
#495,361
Rating
3.8
Reviews
12
ISBNs
13
Languages
2